Trans Euro Trailen jokabide kodea

Moderator: Simon_100

Post Reply
User avatar
Redballrun
TET Puppetmaster
Posts: 295
Joined: Tue Oct 10, 2017 6:04 pm
Location: Swaledale, UK
x 79
Contact:

Trans Euro Trailen jokabide kodea

Post by Redballrun » Wed Nov 08, 2017 2:49 pm

Trans Euro Trailen jokabide kodea.
Europako gune irekiak gero eta jende gehiagoz gainezka daude. Bertan bizi eta lan egiten duten nekazariez gain, badaude haina talde eta elkarte geroz eta txikiago diren gune ireki horietaz gozatu naian.
TET-aren erabiltzaile bezala, gure beharra da guretzako eta gure atzetik etorriko direnendako gune horien sarbidea mantentzea.
Gure helburua Trail gidari enbaxadore izatea izan beharko litzateke- hau bidea errespetuz eta era sentikor baten erabiltzea da.
TET-ak hurrengo jokabide kodea onesten du:
- Erabili ditzagun baimenduta dauden bideak bakarrik eta jarrai ditzagun seinaleak.
- Motorrak eta gidariak beharrezko baimenak izan behar dituzte.
- Erabili markaturiko bideak, motorren erruberak belarra jaso dezake eta- askotan bertakoen bizibidea baita.
- Laga oinezkoak, zaldiak eta bizikletan ibiltzen direnei pasua. Beharrezkoa izan ezkero motorra gelditu, abiadura murriztu eta lekua laga, ez dezagun hautsa jaso edo harririk bota.
- Laga ateak aurkitu diren bezala, bertako animaliak irten ez daitezen.
- Gidatu abiadura seguruan- TET-a ez da karrera pista bat.
- Gidatu isilean, zarata iraingarria da.
- Ez bidaiatu talde handietan. Sei pertsona edo gutxiago ideala da.
- Errespetatu eremuak eta bertan bizi, lan egin eta jokatzen direnak
- Gogoratu bideak hauskorrak izan daitezkeela, bereziki bustita daudela. Pentsatu beste bide bat hartzea dagoela kasu hauetan.
- Aitortu bideen beste erabiltzaileak irribarre eta agur batekin. Ez du bat ere kostatzen!
- Bideen erabilera arriskutsu edo arduragabea ikusi ezkero, eta segurua bada, arduradunekin hizketa bat izateko adorea eduki dezazun eskertuko genuke- zorte pixka batekin hazi bat hasi dezakezu.
- Gidatu ezazu zure trebetasunaren arabera.
- Lagundu landetan dauden negozioak zure gastuak bertan eginez hauek aurrera jarrai dezaten.
Uzte dugu gure ekintzak eta TET-aren erabilera hiru irizpide hauek kontuan edukiz, jendeak trail gidarien gainean dagoen ikuspegia hobera alda dezakegu.
1. Bideak errespetatu.
2. Gurutzatzen ditugun landak errespetatu.
3. Ingurunea errespetatu.
0 x
Post Reply